22 fotografías
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
AURKEZPENA
Izabako (Nafarroa) Kurruskla elkarte kulturalak, blog honen bitartez bere dantza taldea ezagutazari nahi du; eta bide batez, herri honen ondare inmaterialaren atal garrantzitsua den zatia hedatu nahi du, ttun ttun dantza.
Gure asmoa lan hau omenaldia eta esker ona izan dadila da, mendeetan zehar dantza hori bizirik mantendu dutenentzat, azken hamarkadetan berreskuratze lanetan lagundu dutenentzat eta, gaur egun, dantzatzen, sentitzen eta txalotzen dutenentzat.
ESKER ONA MUSIKARIEI
Askotan, gehiegitan, dantza bat ikusi eta gero ikusleen oroimenean dantzaria, koreografia, jantziak, mugimenduak… gelditzen dira; baina musikarien inportantzia aldarrikatzea garrantzitsua da –lerro hauen bitartez egiten ari garena-; haiek gabe ez litzatekelako inongo dantza bizirik iraunen.
Izabako dantza taldeak oso argi dauka hori. Txistua, danbolina, txirula, akordeoia... horien guztien soinuen atzetik, maila handiko lagun taldea dugu. Haientzat, inongo salbuespenik gabe, gure aitorpena, gure esker ona eta gure omenaldia.